domingo, 28 de mayo de 2017

KURTSOAN ZEHAR EGINDAKOA...

KURTSOAN ZEHAR EGINDAKOA...



  1. Didaktika orokorra irakasgaian landutakoa, honakoa izan da:     Heziberri 2020 kurrikuluma sakon landu dugu. Lauhilabete honetan, kurrikuluma ezagutu ahal izateko honako galdera hauei erantzun genien, ikasi eta ebaluatu kontzeptuekin: zer, zertarako, noiz eta nola (ikasi eta ebaluatu).
  2.       Lehen hezkuntzako etaparen argazki batzuei buruz idatzi behar izan genuen; eskolako bizipenak gogoratuz, gure helmugara iristeko (etorkizuari begira irakasle moduan) eman beharreko pausuak argi izateko.
  3.        Jose Moyaren video batzuk ikusi genituen konpetentziaren inguruan. Geroago, galdera batzuei erantzun behar izan genuen.
  4.         Jaume Sarramonaren artikulua (konpetentziei buruz) irakurri behar izan genuen geroago, laburpen bat egiteko.
  5.          Kurrikulumariburuzko taula bat egin behar izan genuen, maila desberdinak daudela bereizteko.
  6.           Gaur egun nolakoa den hezkuntza eta haurtzaroa landu genuen bi irudi edo argazki aukeratuz, eta ondoren, azalduz (guretzat zer dagoen ondo eta zer gaizki esanez).
  7.          Gero, kontrakoa egitera pasatu ginen, beste bi irudi edo argazki aukeratu, baina, guretzako kontrakoa esan nahi duena.
  8.          Kurrikulum ezkutua landu genuen, hurrengo autoreen hainbat testu irakurriz: Acaso eta Nuere, baita Montoni ere.
  9.          Ia amaitzeko, metodologia aktiboei buruz kartografia bat egitera pasatu ginen; geroago, klasearen aurrean azalduz.
  10.        Amaitzeko, klaseko talde bakoitzak, unitate didaktiko bat (edozein gaiari buruz) egiten hasi ginen, orain arte.
  • Konpetentziak II (Jose Moya)

Jose Moyaren bideoak ikusi ostean, hurrengo galderei erantzuteko prest:

• Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

ELGAren DeSeCo (2005) proposamenaren arabera, “ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta horretan, zenbait baliabide psikosozial (tartean, baita trebetasunak eta jarrerak ere) hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta, betiere”. 

Europako Erkidegoen Batzordeak proposatutakoaren arabera (2006), "pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte funtsezko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen, eta konpetentziak garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute, etengabeko ikaskuntzaren baitan" 

Jose Moyarentzat ez dauka garrantzi handirik lortutako emaitzak, baizik eta ea ezagutzak ulertu duten ala ez.
.
• José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Hezkuntza publikoak mundu guztirako izan beharko lirateke, eguneroko bizitzarako ikasitakoa baliagarria izan behar du eta azkenik, garrantzitsuena, ikasketak bizitza osorako izan behar lukete.

• Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu.

DBHren antolakuntza selektiboki eginda dago; batxilergoa egiterako einean, lau eremutan banatuta ikus dezakegu (teknologikoa, letrezkoa, zientifikoa eta artekoa), eta horren autaketa egin beharra dago.

Normalean, ume batzuk etorkizunari begira, hautatuta daukate zer ikasi edo zer egin nahi duten, baina beste batzuk berriz, ez; eta ez dute bai a la bai zer o zer hautatu behar.

• Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Ebaluazioa zer da? Erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.

Jose Moyaren ustez, bi baldintza bete behar dira (informazio iturria eta ebaluazio irizpideak)
Informazio iturri ugari aurki ditzakegu bana fidagarriena ariketen ebazpenari buruz datuak ematen dutenak.

Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen bada.

Kurrikulum ezkutua (Montoni/Acaso eta Suere)

KURRIKULUM EZKUTUA (Montoni / Acaso eta Suere)


Lehenik eta behin, curriculum formala zer den azaltzera pasatuko naiz: maila idatzian agertzen dena izango litzateke. Bertan, edukiak, helburuak, programazioa, ordutegia, ebaluazio irizpideak... agertzen dira, era jaso batean. 

 Zer da curriculum ezkutua?

 Curriculum ezkutua ordea, jarrera eta baloreekin lotuta dago, bai positibo, bai negatiboki. Ideien, aurreiritzien, esperientzien... multzo bat da. Hauek, askotan, nahi gabe transmititzen dizkiegu haurrei (balioak). Normalean haurren izaerarekin erlazionatzen da.

 Eta curriculum ezkutu bisuala?

Curriculum ezkutu bisualan berriz, uler dezkegu era inplizitu batean ezagutzak transmititzen direla hizkuntza lengoaiaren bidez hezkuntzaren kontextuan.

 Horretarako inguru orokorrak, inguru zehatzak eta dokumentazio bisuala erabiltzen dira.

Inguru orokorrak → Hiru elementu hartzen dira kontuan:
1.      Hezkuntza inguruaren arkitektura
2.      inguruaren hierarkia-banaketa
3.      Inguru jeneralen dekorazioa edo itxura.

Inguru zehatzak →
1.      Klaseko mobiliarioaren banaketa
2.      Klaseko irudiak eta argazkiak (apainketa moduan)

Dokumentazio bisuala →
1.      Irakasleek klasean erabilitako irudiak (diapositibak, aurkezpenak, bideoak, liburuak…)
2.      Uniformearen erabilpena edo ez beharrezkoa den kontuan hartzen da.

metodología aktiboak

METODOLOGIAK AKTIBOAK


Zeintzuk eta nolakoak diren metodologia berriak orrialde honetan agertzen dira:

http://prezi.com/jogrseqi9wek/?utm_campaign=share&utm_medium=copy

Zer da guretzat?
Ikasle autonomoak garatu behar ditugu, bizitzan zehar ikasten jarraitu dezaten.
Gelen antolakuntza zabalagoak izatea, talde-lana sustatzeko aukera izatea
Zeintzuk izan daitezke?
Metodologia aktiboak, berriak dirudite, baina denboran zehar mantendu egin dira.
Autoreak: Pestalozzi, Herbart, Fröebel, Dewey etab.
Instituzioak edo Erakundeak: La Institución Libre de Enseñanza,Eskola Berriak, La Escuela Única Republicana
Bai autore hauek, zein instituzioak; erabiltzen zituzten metodologia berriak

JHON DEWEY (1859-1952):Estatubatuarra.
Eskola gizarterako bideratutako hezkuntza sustatu.
Pedagogo honek (modernismoaren barruan kokatua) eskola tradizionalaren eta antzinakoaren aurkako zenbait proposamen pedagogiko berri formulatu zituen. Hezkuntza berriak antzinakoa gainditu beharko du; ez soilik diskurtsoan baizik eta praktikan ere.
Pedagogo moduan, eskolaren helburua; haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen.
Umeak, bilatu, aztertu, miatu, eta ingurunea arakatu behar du, esperientzia ikasteko beharrezko metodoa izanik.

Ezaugarriak eta Helburuak:
  • MUNDU ERREALEAN OINARRITUTA

  • ARAZOAK KONPONDU AHAL IZATEA IKASKIDEEN ARTEAN.

  • JARRERA AKTIBOA IZATEA
  • IKASLEEN MOTIBAZIOA BULTZATU
  • IKASLEA=ERDIGUNEA (CENTRO)--> HEZKUNTZA IKASLEENGAN ZENTRATUTA EGON BEHAR DA EMAITZ ONAK JASOTZEKO.
  • IRAKASLEA GIDARIA EDOTA BEHATZAILEA IZAN BEHAR DA, BAITA BITARTEKARIA ERE.
  • LAN KOLEKTIBOA+INDIBIDUALA SUSTATU
  • IKASKIDEEN ARTEKO HARREMANAK SUSTATU
  • IKASLEEN GARAPEN INTEGRALA
  • SORMENA, ARRAZONAMENDUA ETA KRITIKOTASUNA LANDU
  • NORBERAREN HOBEKUNTZA ETENGABEA.
  • BERE GAITASUNAK ETA EZAGUTZAK EZAGUTZEN DITU.
  • BERE EMOZIOAK KONTROLATZEKO GAI DA.
  • AUTOMOTIBATZEKO GAI DA, GOGOR LAN EGITEKO.
  • IKASTEN ERAKUSTEA (TUTOREAK)
  • IKT-AK IA ESKOLA  GUZTIETAN DAUDE EZARRITAK. (GAUR EGUN)

Zer ezkutatu?
Irakasle batzuk Metodologia aktiboaren alde daude, baina gero ez dute aurrera eramaten.
ADZ: Irakaslea gidaria da, baina klasea era batean bideratzen du.
Zer adierazi?
Umeen autonomia sustatzea aldarrikatzen du
Beraien kabuz interesa eta motibazioa lortzea
Zer erraztu?
Ikaskideen artean harremanetan egotea saiatzen da metodologia honekin
Zer zaildu?
Klasea  zailtasunez gidatzen da ( umeak asaldatzen dira eta).
______________________________________________________________________

Metodología aktiboaren ikaskuntzan, zer lortu dezakegu:



  • Ikaskuntza esanguratsua: ikasleak dakienaren eta eduki berrien arteko lotura aldeztuko du, hala nola eduki horien aplikazioa egoera berri eta desberdinetara.

  • Ikaskuntza eraikitzailea: aldez aurreko ezagutzak oinarritzat hartuz, ezagutza, aztura, trebetasun, prozedura, balio, arau, etab., berriak eraikitzeko erlazioak azaltzen dira.

  • Ikaskuntza deduktiboa: arau orokor edo konklusio batzuetatik abiatuz, beste testuinguru batzuetara aplikatzeko gai izatea.

  • Ikaskuntza integratzailea: ikasleen ezberdintasunak eta ezaugarri diferenteak hautematea haien premiei erantzuteko, bakoitzaren ikas erritmoa kontuan hartuz.

  • Ikaskuntza motibagarria: aktiboa eta ikaslearen jakin nahia eta gogo bizia eragingo dituena.

  • Ikaskuntza humanista: ikaslea pertsona gisa baloratzen duena, elkarbizitzarako eta demokraziarako gai diren pertsona garatuak egiteko.

  • Talde-lana bultzatuko da, hala irakasleen nola ikasleen artean, koordinazioa, lankidetza, ikaskuntza eta lanean asebetetasuna errazteko.

Zehaztapen mailen taula


Nola errepresentatzen da haurtzaroa?



Zer da haurtzaro egokia?

  • Dibertigarria
  • Ikasteko oportunitatea ematen duena
  • Arduragabe izateko eta horretatik hobetzeko oportunitatea
  • Esperimentatzea


Zer da irakastea eta ikastea?

  • Umeak informazio gehiegi dute bere eskuetan
  • Gauzak buruz baino ez dute ikasten
  • Ume guztiak berbera izatea espero dugu
  • Ez diegu umeak izaten uzten.





Konpetentziak

        IKASTEA

Zer ikasi?

-          Edukiak (119.orr) hasten da; (7 diziplina bakoitzean)à 2 zikloetan banatuta ageri da.
- 1. zikloa
       -Hizkuntza- eta literaturakomunikaziorako konpetentzia (120.orr)
       -Matematikarako konpetentzia (166.orr)
       -Zientziarako konpetentzia (192.orr)
       -Teknologiarako konpetentzia
       -Konpetentzia sozial eta zibikoa (212.orr)
       -Arterako konpetentzia (253.orr)
       -Konpetentzia motorra (270.orr)
- 2. zikloa
     -Hizkuntza- eta literaturakomunikaziorako konpetentzia (124.orr)
       -Matematikarako konpetentzia (171.orr)
       -Zientziarako konpetentzia (195.orr)
       -Teknologiarako konpetentzia 
       -Konpetentzia sozial eta zibikoa (215.orr)
       -Arterako konpetentzia (256.orr)
       -Konpetentzia motorra (272.orr)

Nola ikasi?

Metodologia (irakasteko moduak edo metodoak) 112.orr

-          Konduktibismo
-          Kognitibismo
-          Konstruktibismo

Noiz ikasi?

-          Ziklo, Kurtsoan zehar, (2) etapa

Zertarako ikasi? 
(hiru konpetentzietan banatuta)

Konpetentziak: Ikasleen irteera-profil orokorrak oro har zehazten du ikasleak zer oinarriko konpetentzia izan behar dituen Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, bai hezkuntzaren xedeak erdiesteko, bai bizitzako esparru eta egoera guztietan moldatzeko prestakuntza iristeko.

-          Oinarrizkoa; 16.orrialdean

-          Zeharkakoa:25.orrialdean ( 5 motan banatzen da)

Ø  Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerakoa
Ø  Ikasteko eta pentsatzekoa
Ø  Elkarbizitzarakoa
Ø  Ekimenerako eta espíritu ekintzailerako
Ø  Norbera izaten ikastekoa

-          Diziplina Barnekoak: 57.orrialdean (7 motetan sailkatzen da)

Ø  Hizkuntza eta literatura komunikaziorako
Ø  Matematikarako
Ø  Konpetentzia social eta zibikoa
Ø  Arterako
Ø  Konpetentzia motorra

Zazpi helburu ikus ditzakegu:

                               I.            Hizkuntza eta literaturaà 118.orrialdean
                              II.            Matematikaà 163.orrdialdean
                             III.            Natur Zientziakà 190.orrialdean
                             IV.            Gizarte Zientziakà 208.orrialdean
                              V.            Balio social eta zibikoakà 237.orrialdea


   EBALUATZEA

Zer ebaluatu?

Hau konpetentzietan ageri da..

3 konpetentzia mota aurki ditzakegu:

     1- Oinarrizkoak (16.or)

     2- Zeharkakoak (29.or)

          Zeharkako konpetentzien barruan, 5 mota daude:

             -Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako                                       konpetentzia
             -Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia
             -Elkarbizitzarako konpetentzia
             -Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako
             -Norbera izaten ikasteko konpetentzia

     3- Diziplina barnekoak (57.or)
          Diziplina barneko konpetentzien barruan, 7 mota daude:

             -Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia
             -Matematikarako konpetentzia
             -Zientziarako konpetentzia
             -Teknologiarako konpetentzia
             -Konpetentzia sozial eta zibikoa
             -Arterako konpetentzia
             -Konpetentzia motorra


Nola ebaluatu?

2 ebaluazio irizpide (115.or):

- Ebaluazio autentikoa 
- Testuinguruan errotutako ikaskuntza 

2 Ebaluazio mota (116.or):

- Ebaluazio kuantitatiboa 
- Ebaluazio kualitatiboa 

Zertarako ebaluatu?

Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko. (114.orr)

Noiz ebaluatu?

Ebaluazioaren eginkizunaà

-          Hasierako ebaluazioaren edo diagnostikoaren helburu nagusia da jakitea ikaslea zer egoeratan dagoen irakasteko eta ikasteko prozesua abiatu aurretikk (114.orr)
-          Prozesuaren ebaluazioaren edo ebaluazio hezigarriaren helburua (114. Orr)
-          Amaierako ebaluazioa edo ebaluazio batutzailea egitean, kalifikazio bat jartzen zaio ikasleari (114.orr)

jueves, 9 de febrero de 2017

Argazkiak


Argazki honetan, nik zaindutako ume bat agertzen da. Nik egon ginen eskaut talde berberaren parte da. Nik bere egoera berberan egon nintzen eta orain, nik ikasitako guztia transmititzeko ardura dut. Gauza asko ikasi nituen, baloreak, pertsona bezala nola naizen, nola izan nahi dut, arduratsua izatea...

Nire ustez nire bizipenak eta akatsetatik ikasi dudana hurrengo belaunaldira transmititzea, gauza garrantzitsu bat da.

Hemen naturan ibiltzen ari diren ume batzuk ikus ditzakegu. Argazki hau aukeratu dut naturaren balioa garrantzi handikoa dela eta gaur egun balio hori galtzen ari dugula uste dudalako. Gaur egun, hirietan, natura urrutik baino ez da ikusten eta gure bizitza eta historioaren, gure munduaren parte zoragarri eta beharrezkoa da.

Teknologia eta mundu modernoren erosotasunak oso ondo egon arren, haiekin gabe bizi on eta dibertigarria izan ahal dutela ikasi behar dute umeak.

Argazki honetan ikus dezakegu klase bat inauterietarako mozorroekin. Nik lehen hezkuntzako ikasle bat nintzenean ez nuen plastika orduak gogoko, baina helburu bat ematen zidaten, inauterietarako zenean, ilusio handiarekin egiten nuen.

Batzuetan kalifikazioak alde batera utzi behar dira eta umeek egin nahi dutenari entzun eta helburu hezigarri batera bideratu.

Lehen hezkuntzan nengoenean eskolaren futbol taldean zartu nintzen. Hor heziketa fisikoaren eta talde-lanaren garrantzia ikusi nuen lehen aldiz. Lagunak egin nituen eta gustokoa ez nuen jendearekin lan egitera ikasi nuen. Diziplina ere lantzen genuen eta nire bizitzan beharrezkoa den zerbait dela ikusteko aukera bat izan zen.

Besteekin lan egiteko prest eta egin behar dena egiteko prest dagoen irakasle bat izan nahi dut.

Argazki honetan nik gogokoen nituen orduetakoa da. Irakasle batzuk antzerki bat edo horrelako zerbait prestatzeko mahaiak leku batean uzteko esaten ziguten eta eskola lurrean egiten genuen. Beste giro batea zuen klasea eta orain gogoratzen dudanean horiek dira hobeto barneratu nituen klaseak.

Klaseak ez dute beti eredu bera jarraitu behar. Batzuetan beharrezkoa da erlaxatzea eta gauzak ikuspuntu ezberdin batetik hurbildu.