domingo, 28 de mayo de 2017

  • Konpetentziak II (Jose Moya)

Jose Moyaren bideoak ikusi ostean, hurrengo galderei erantzuteko prest:

• Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

ELGAren DeSeCo (2005) proposamenaren arabera, “ezagueren eta trebetasunen gainetik daude konpetentziak. Eskaera konplexuei erantzuteko abileziak dira konpetentziak, eta horretan, zenbait baliabide psikosozial (tartean, baita trebetasunak eta jarrerak ere) hartzen ditu oinarri, testuinguru jakin batetik abiatuta, betiere”. 

Europako Erkidegoen Batzordeak proposatutakoaren arabera (2006), "pertsona guztiek behar dituztenak beren burua errealizatzeko eta garatzeko, bai eta herritartasun aktiborako, inklusio sozialerako eta enplegurako ere. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, gazteek behar hainbat garatuta eduki behar dituzte funtsezko konpetentziak, helduarorako prest egon daitezen, eta konpetentziak garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute, etengabeko ikaskuntzaren baitan" 

Jose Moyarentzat ez dauka garrantzi handirik lortutako emaitzak, baizik eta ea ezagutzak ulertu duten ala ez.
.
• José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Hezkuntza publikoak mundu guztirako izan beharko lirateke, eguneroko bizitzarako ikasitakoa baliagarria izan behar du eta azkenik, garrantzitsuena, ikasketak bizitza osorako izan behar lukete.

• Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu.

DBHren antolakuntza selektiboki eginda dago; batxilergoa egiterako einean, lau eremutan banatuta ikus dezakegu (teknologikoa, letrezkoa, zientifikoa eta artekoa), eta horren autaketa egin beharra dago.

Normalean, ume batzuk etorkizunari begira, hautatuta daukate zer ikasi edo zer egin nahi duten, baina beste batzuk berriz, ez; eta ez dute bai a la bai zer o zer hautatu behar.

• Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Ebaluazioa zer da? Erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.

Jose Moyaren ustez, bi baldintza bete behar dira (informazio iturria eta ebaluazio irizpideak)
Informazio iturri ugari aurki ditzakegu bana fidagarriena ariketen ebazpenari buruz datuak ematen dutenak.

Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren gainerako osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia bermatzen bada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario