domingo, 28 de mayo de 2017

KURTSOAN ZEHAR EGINDAKOA...

KURTSOAN ZEHAR EGINDAKOA...



  1. Didaktika orokorra irakasgaian landutakoa, honakoa izan da:     Heziberri 2020 kurrikuluma sakon landu dugu. Lauhilabete honetan, kurrikuluma ezagutu ahal izateko honako galdera hauei erantzun genien, ikasi eta ebaluatu kontzeptuekin: zer, zertarako, noiz eta nola (ikasi eta ebaluatu).
  2.       Lehen hezkuntzako etaparen argazki batzuei buruz idatzi behar izan genuen; eskolako bizipenak gogoratuz, gure helmugara iristeko (etorkizuari begira irakasle moduan) eman beharreko pausuak argi izateko.
  3.        Jose Moyaren video batzuk ikusi genituen konpetentziaren inguruan. Geroago, galdera batzuei erantzun behar izan genuen.
  4.         Jaume Sarramonaren artikulua (konpetentziei buruz) irakurri behar izan genuen geroago, laburpen bat egiteko.
  5.          Kurrikulumariburuzko taula bat egin behar izan genuen, maila desberdinak daudela bereizteko.
  6.           Gaur egun nolakoa den hezkuntza eta haurtzaroa landu genuen bi irudi edo argazki aukeratuz, eta ondoren, azalduz (guretzat zer dagoen ondo eta zer gaizki esanez).
  7.          Gero, kontrakoa egitera pasatu ginen, beste bi irudi edo argazki aukeratu, baina, guretzako kontrakoa esan nahi duena.
  8.          Kurrikulum ezkutua landu genuen, hurrengo autoreen hainbat testu irakurriz: Acaso eta Nuere, baita Montoni ere.
  9.          Ia amaitzeko, metodologia aktiboei buruz kartografia bat egitera pasatu ginen; geroago, klasearen aurrean azalduz.
  10.        Amaitzeko, klaseko talde bakoitzak, unitate didaktiko bat (edozein gaiari buruz) egiten hasi ginen, orain arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario